martes, 12 de febrero de 2008

TXORIEN BEHAKETA ZIENTIFIKOA

Gure eskolan txorien behaketa zientifikoa egiten dugu. Kabiak eta janlekuak ditugu.
Eskolaren atzealdean kokaturik daude janlekuak eta astero berritzen dugu ura eta janaria.
Txoriei janlekuetan, kakaueteak, pipak, alpistea, kokoa, ura eta palitoak daude, janari eta edari bezala. Hauek dira ikusten ditugu txorietariko batzuk: txonta, amilotxa, papargorria, kurloia…
Europako iparraldetik Afrikara joaten diren txoriak eta Urdabaien gelditzen diren txoriak bereizten ikasten dugu adibidez zozoa, elaia , txurrutxurrua, antzara, birigarro hego gorria... 1 0 kabi ditugu eskola inguruan txoriek kumeak egiteko.
Janlekuak eta kabiak behatzen ditugu:
-Kabiak basoan zehar daude eta bertan txoriek kumeak egiten dituzte . Kabi bakoitzeko kumeei eraztuna jartzen diegu.
-Janleku behaketa fitxan ipintzen dugu zer jaten duten, eraztunik badaukan eta zenbat dauden.
Urte honetan 40 kume jaio dira, 6 hil kristalaren kontra eta 4 katuak janda.

Orain dela aste bat Sut &Blai programakoak etorri ziren gu grabatzera ETB1-en agertzeko gure txorien proiektua aurkezten.

No hay comentarios: