martes, 12 de febrero de 2008

SAHARARAKO JOSTAILUAK BATUKO DIRA URRETXINDORRA ESKOLAN

Sahararako umeentzako jostailu bilketa egingo du Urretxindorra eskolak hilabete honetan.
Eskolako eskaileratako pasiloan dago kokatu kutxa.
Apirilean amaitu zituzten handitze lanak,baina inaugurazio ofiziala martitzenean eta eguaztenean izan zen.

Azken urtetan egindako obrei ezker,ikasle kopurua handiagoa hartzeko gaitasuna dauka gaur egun Gernika-Lumoko Bigarren Hezkuntzako Institutoan.
Hori dala eta hainbat ekitaldi egon dira:
Abenduaren 18an ate ireki eguna izan zan.

TXORIEN BEHAKETA ZIENTIFIKOA

Gure eskolan txorien behaketa zientifikoa egiten dugu. Kabiak eta janlekuak ditugu.
Eskolaren atzealdean kokaturik daude janlekuak eta astero berritzen dugu ura eta janaria.
Txoriei janlekuetan, kakaueteak, pipak, alpistea, kokoa, ura eta palitoak daude, janari eta edari bezala. Hauek dira ikusten ditugu txorietariko batzuk: txonta, amilotxa, papargorria, kurloia…
Europako iparraldetik Afrikara joaten diren txoriak eta Urdabaien gelditzen diren txoriak bereizten ikasten dugu adibidez zozoa, elaia , txurrutxurrua, antzara, birigarro hego gorria... 1 0 kabi ditugu eskola inguruan txoriek kumeak egiteko.
Janlekuak eta kabiak behatzen ditugu:
-Kabiak basoan zehar daude eta bertan txoriek kumeak egiten dituzte . Kabi bakoitzeko kumeei eraztuna jartzen diegu.
-Janleku behaketa fitxan ipintzen dugu zer jaten duten, eraztunik badaukan eta zenbat dauden.
Urte honetan 40 kume jaio dira, 6 hil kristalaren kontra eta 4 katuak janda.

Orain dela aste bat Sut &Blai programakoak etorri ziren gu grabatzera ETB1-en agertzeko gure txorien proiektua aurkezten.